miércoles, 16 de enero de 2013

GAMON KIROL ELKARTEA


Ongi etorriak GAMON KIROL ELKARTEA-ren blog berrira. Tresna honen bidez, gure ekintzen berri izango duzu, baita ere zure iritziak eta proposamenak bideratzeko aukera ere bai.

GAMON KIROL ELKARTEA, Errenteria-Oreretako elkartea da, 2009. urtean jaioa. Bertan, Gamon ikastetxeko Eskola -kiroleko ibilbidea gestionatzen dugu. Bertako ikasleak, benjamin eta alebin mailakoak, hainbat kirol ezagutzeko aukera dute; Saskibaloia, futbol, eskubaloia, pilota, atletismoa...besteak beste. Astean zehar bi orduz entrentzen dute, eta larunbateko saioak goizean izaten dira, Oarsoaldeko gainontzeko ikastetxe batera. Aurtengo ikasturtean 8 talde ditugu guztira.

Bestalde, gainontzeko mailetan ere taldeak ditugu. Infantiletik aurrera, kirol bat egiten da kasu gehienetan. Gure aukerak saskibaloia eta areto futbola dira.

Saskibaloian, 2 talde ditugu. Infantil mutiletan bakarra eta kadete mutiletan ere. Gipuzkoako taldeekin lehiatzen gara, etxeko partiduak Don Bosko-ko kiroldegian jolasten ditugu.

Areto futbolean berriz, 4 talde ditugu. Kadete mutiletan bat, eta senior mutiletan 3 talde. Guztiak, Gipuzkoako txapelketan jokatzen dute. Entrenamenduak eta etxeko partiduak, Beraungo frontoian izaten dira.

Gurekin harremanetan jartzeko: gamonkirolelkartea@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario